|
Etxahun'en bertsoak gipuzkeraz
Aldapeko
Ahaide delezius huntan
Doiñu atsegingarri ontan
I
Ahaide delezius huntan bi berset gei tit khantatü,
Ene bizitze mulde gaitza münd'orori deklaratü:
Ihuri sos bat ebatsi gabe ez eskandalik txerkhatü,
Hamar urtheren galeretan nahi ükhen naie sarthü.
Doiñu atsegingarri ontan bertsoz nai nuke kantatu,
Nere bizimodu tristea jendeari deklaratu:
Iñori xox bat kendu gabe ez eskandalu billatu,
Amar urteko galeretan nai izan naute ondatu.
II
Ebili nüzü kharriketan, ene bidaje handitan,
Amorioz nindaguelarik xarmagarrien huñetan,
Ixter-begiak zaudelarik eia nun sarthüren nintzan;
Bena haien ororen gatik, ni maitiaren lekhian.
Ibilli nauzu bazterretan, nere bidaje aunditan,
Amodioz nengoelarik kuttunarekin izketan,
Nere etsaiak zaudelarik ia nun sartuko nintzan;
Baiñan, aiek guztiak gatik, ni maitiaren tokian.
III
Zelietako Jinko jauna, zützaz nüzü estonatzen,
Zerentako hain desbardin gütüzün heben egiten,
Batak indarrik gabe, besteak zentzü gabe, bethi praube agitzen,
Mündü huntarik bestila baiko, han gira denak bardintzen.
Zeruetako Jaungoikoa zutzaz natz ziñez arritzen,
Zergaitik ain desbardin danok gaituzun emen egiten
Aulak ata zentzugabeak pobretasunez bizitzen,
Mundu ontatik besteratuz gera guziok berdintzen.
IV
Mündian ba-girade hanitx malerus girenik,
Bena ihur ere ez etxekuak nik bezañ krüdel ükhenik,
Areta amak bost etxetako primü nintzan sortürik,
Mündüz-mündu igorten naie, deüs nütinak idekirik.
Munduan ba-gerade franko zorigaiztoko geranik,
Baiñan etxekoak iñork ez izan nik bezain gogorrik. (1)
Bost etxetako oiñordeko nintzan ni, amak sorturik,
Munduz-mundu bidaltzen naute, nituen denak kendurik.
V
Jinkuak maradika beza Gaztalondo Topetia,
Bai eta neskatila praubetan amorio ezartia!
Nik batetan ezari düdalakoz, izan niz desprimütia,
Egüzaitak egin zereitan ordeñiaren haustia.
Jainkoak madarika beza Gaztalondo Topetia,
Baita neskatilla pobretan maitetasuna jartzia!
Orregatik galdu baitut nik oiñorde-eskubidia,
Aitajaunak puskatu zidan testamentu agiria.
VI
Hazi behar nin phüntin lanin nintzan hasi,
Desprimüt nentzan lotsaz, nahiz aita trenderazi;
Osagarria, hari khausitü nahiz, benin gal-erazi:
Bizipidia gal beldürrez, hura nian irabazi!
Azi bear nuen garaian lanari nintzaion lotu,
Oiñordekotza gal-bildurrez, aita nayean xamurtu.
Ura atsegindu bearrez, osasuna ere galdu,
Etorkizunaz izututa aita nuen niganatu.
VII
Ene aitak destinatia ükhen nian espusatü,
Erranik nahi zeitadala primajia errendatü.
Ene maite fidel ezagütia horregati kitatü,
Eta beste maiterik zin bat ene phena-gei hartü.
Ene aitak aukeratua nuen emaztetzat artu,
Esanez berak nai zidala oiñordetza eskuratu.
Ene biotzeko laztana orregatik zokoratu,
Ta beste maiterik zuen bat nere kaltean onartu.
VIII
Bi hilabetez egon niz presu, ene emaztia gati,
Hura xalantareki etxen; ni hañ nintzan jelosi!
Ber denbaran anaiak defautez prosesa jüjerazi,
Ene hunaren gozatü nahiz, ni kondena-erazi.
Bi illabetez egon naiz preso andrearen kulpaz,
Ura galaiarekin lasai, ni berriz lerturik espaz!
Bitartean anaiak, nairik goza nere ontasunaz,
Auzia juzga-erazi zun nere kondena lortuaz.
IX
Ene anaie maltzürra, aski hitzaiket mendeki,
Eta lehen ützitia orotan fraudaz ideki.
Orai khorpitzeko xangriak behar nik eihar-erazi:
Presutegin hil behar diat edo amuinan hasi.
Nere anai malzur aundia mendekatu atzait aski,
Oiñordekotzaz jabetzeko ekiñaz azpi lanari.
Orain gorputzeko tristurak bear nik igar-erazi: (2)
Baitegian il bear diat; bestela eskean asi.
X
Ene seme nik primütia, egin deitak traditzia,
Anaik zeitadanin ützi-erazi Frantzia.
Adixkidez nahiz libra-eraz nentzan, egin nihauren bilaiztia,
Eta hik, hen ixilik, egin kondena-eraztia.
Nere seme oiñordekoa egin didak salkeria
Anai doillorrak zidanean utzi-erazi Frantzia.
Lagun-bidez nintzakan libra jarrita nikan ustia,
Baiñan ik azpikeriz lortu ni kondena-eraztia.
XI
Musde Düfis, jaun Presidenta, eta Musde Andurein jauna,
Galdürik niz enialakoz semireki nin deseña;
Zien letera eraman' ba'leitade Pau'eko jaun-jüjen gana,
Libratüren zien bere aita, bizia zor zieiona.
Musde Düfis Presidentea ta Musde Andurein jauna,
Galdurik naiz ez dudalako semeen maitetasuna;
Zuen karta ba'lute eraman Pau'eko jaun juezengana,
Libratuko lukete aita, bizia zor ziotena!
XII
Pau'eko jaun jüjek ba'lie hire finazia jakintü,
Frauderiaz hila ene lekhia bilhatü,
Enündia ez kundena-eraziren, bena aita hik traditü,
Eta ni kundena-erazi naik, nahiz ene huna gozatü
Pau'eko jaun-juezak ba'lira ire okerraz oartu,
Iruzur bitartez intzala ene lekuaz jabetu,
Ez nindukan gal-eraziko; baiñan ik aita salatu
Nere onez gozatu nairik ta ene kondena lortu.
XIII
Oi! Jüstizia injüstua, igorri naizü herriti,
Ebatsi deitan etxaltin den anaiaren ihesi!
Ene semik ez nahi hazi, hari nik eman huneti:
Behar düt hil presutegin, edo bizi amuinati.
Zuzen gabeko Justizia ukatu nauzu erritik,
Nere etxaldeaz baitago anaia nagusiturik.
Ene semeak ez nai azi nik ari eman onetik:
Bear dut il presondegian bizi limosnatik.
XIV
Bi urthe igaran tiat España'n pelegri gisa,
Hire ganik deüs ezin ükhenez, bizien bilha.
Orai jin nitzaik sokhorri galthoz, heltürik ezin-bestila:
Ene etxerik hik igorri, erranik han deüs enila.
Bi urte erromes bezala ibilli nauk Españian,
Ik dena ukatu ondoren nere bizi bearrian,
Orain natorkik laguntz-eske oso mixeri gorrian,
Alare etxerik bota nauk tratatuz modu txarrian.
XV
Bi hilabetez egon nük, lotsaz sabaietan ikhara,
Ezpenündia hik utzi nahi ene sükaltila sartzera,
Ez hik ez hire emaztik ene ohin lotzera:
Jüstugo zia lo zedin hire küñata, izorra!
Bi illabete luzez egon nauk ikaraz belar-bordetan,
Ezpainindukan ik utzi nai sartzen ene sukaldean,
Ez ik, ez ire emazteak etzaten nere oyean:
ire koñata izorraren eskubiderik ez nikan!
XVI
Adio erraiten deizüt ene phena-gei hartia,
Bena orai, zütüdano, zil ene kontsolu guzia!
Athorra bat eman deitazü, destrenpien erekeitia,
Ikhara zinadelarik ereñak eraiki, trixtia!
Adio zuri esatera natorktzu emaztia,
Zu bakarrik baitzaitut orain ene kontsolagarria,
Atorra bat eman didazu mixeri estalgarria,
Ikara baitziñan biltzea zerorrek erein azia.
XVII
Zortzi urtheren erraiten deizüt bihotz-minez adio;
Haboro bizitzen ezpa'niz, Josafatera artio.
Inkas eta bizitzen ba'girade biak mündin orano,
Algarreki izanen gira Jinkuk berhez artino.
Zortzi urteko joan bearrez adio dizut esaten,
Geiago bizitzen ezpa'naiz, ikus arte Josafaten.
Baiñan oraindikan ba'gera biok munduan bizitzen,
Jaungoikoak bereiz artean batuak egon gaitezen.
XVIII
Ene etxalte zabalin ezari ninak zureki,
Sar enendin, gai oroz, borthak diztatzü esteki,
Ezpetzeion phenarik, haurrak ützirik zureki,
Amuinan ene igortik, hi athorra xiloeki.
Ene etxalde zabalean zurekin jarri nuenak,
Gauez etxean sar ez nendin ixten zizkidan ateak.
Etzion penarik ematen utzirik zurekin aurrak,
Bi atorrak zuloz beterik eskean ni bidaltzeak.
XIX
Semiari neionian egin photeren üztia,
Beste haurrer niezün egin borthen zerratzia,
Eta zü ezari neskato etxen, malerus trixtia
Aita eta ama, sogizie zer den haurren bilaiztia!
Seme zarrenari egiñez eskubideen uztea,
Beste aurreri nien egin ate guzien ixtea,
Eta zu neskametzan utzi, ai zer zorigaitz tristea!
Gurasoak oartu zer den aurrei berena kentzea!
XX
Adio erraiten deiziet, ene haur dotherik gabik,
Ene süberte malerusak, trixtik, hola ezarik;
Har itzatzie, ene gisa, pazentziareki khürütxik;
Zien salbamentia hetzaz txerka, imita Jesüs-Krixt.
Ario esaten dizutet, ene aur dote gabeak,
Nere zorigaitzak zaitute galbideratu maiteak;
Ar itzazute nere gixa pazientziaz gurutzeak,
Oiek onartzea nai baitu Jesukristo'ren legeak.
XXI
Adio erraiten dereñat, ene alhaba bakhotxa:
Etxen edük-ezan üsatü diñan kundüta,
Küñat küñater eman beria, haurrer Jinkuen kreinta,
Senharraren hun izan eta zaharrak errespeta.
Ario esan bear diñat ene alaba bakarra,
Etxean porta adi beti orain artean bezala;
Koñatuei eman berea, aurrei Jaungoiko sukarra,
Senarrarekin ona izan ta zarrei gorde itzala.
XXII
Etxahun, nausi famatia, galdü dük libertatia;
Eta orai dük trixtezia, hareki ezin-bestia,
Hire ixter-begiek aisa goihera die erria:
Amuinan behar dük ebili, edo hartü pelegri bidia.
Etxahun, nausi famatua, galdu duk libertadia;
Orain duk biotzean pena ta ezin erremedia.
Ire etsaiek ditek aixa aboratzen par-irria:
Eskean ezpa'da erromes artu bear duk bidia.
XXIII
Izan nüzü Jondane Jaka'n, Erruma'n eta Loreta'n,
Bethi, jente hunen medioz, biz'izan niz ene bidajitan.
Orai ere abiatzen beniz leheneko ber gisatan,
Jinko Jauna, lagünt nezazü ene behar-ordietan.
Izan nauzu Jaundone Jakue'n, Loreto'n eta Erroma'n,
Orain ere abitzen bainaiz lengo itxura tristean,
Beti jende onen bitartez iraun dut ene txangotan.
Jainko Jauna lagun nazazu ene bear orduetan!
XXIV
Zelietako Jinko Jauna, zuri gomendatzen nüzü,
Ezi beste lagünguak akabi ziztadatzü.
Libertate huna eta uhuriak galadürik agitzen nüzü,
Khorpitzaren gal lotsaz, mündüz-mündu ba-nuazü.
Zeruetako Jainko Jauna zure babesa idazu,
Lagun denak utzi naute-ta, umildadez natorkizu.
Libertadea eta ondrak galdurik arkitzen nauzu,
Gorputza galtzeko bildurrez, munduz-mundu ba-nauzu.
XXV
Khantore horik huntü dütüt Uñhurritze'ko bortian,
Erruma'rat abiun nintzalarik, hoiek ezari heñian.
Hil ba'nendi ere holako bidaje lüzian,
Ziberua'n khanta ditzatzien, ene orhitmentxian.
Bertso auek paratu ditut Uñhürritze'ko mendian,
Erroma'ra abiatzeko prestaturik nintzanian.
Il ba'nendi ere menturaz olako txango luzian,
Zuberoa'n kanta ditzaten ene oroitzapenian.
(1) Osatuz: «Baiñan etzekoak iñork ez (ditu) izan nik (izan ditudan) bezain gogorrik».
(2) Osatuz: «Orain gorputzeko tristurak bear (ditut) nik igar-erazi.
I
Lenengo neurtitzean, zenbait aldiz topo egindako «tit» aditz joko laburtua ageri zaigu. Alokutiva erakoa da eta osorik emanik «ditit». Ba-da adizkera irregular ontaz gaiñera beste bat erregularki irabiatzen dena, ots, «ditiazüt», baiñan, Jon Mirande'k dionez erriaren aboan gutxiago erabillia. Konjugaziño arruntean «dütüt» da zuberaeraz eta «ditut» gipuzkeraz.
Irugarren neurtitzean: «Ihuri» = iñori. Laugarrenean: «galeretan» = «en las galeras». Itz onek Etxahun'en bertsoetan daukan zentzua onela itzultzen du iztegiak: «pena de remar que se imponía a ciertos delincuentes». «Ukhen naie» = izan naute, aktivoan.
II
Lenengo neurtitzean: «Ebili nüzü» (ibilli naiz), alokutivo eran emanik. Campion'ek onela irabiatzen du: nüzü, düzu, gütüzü, dütüzü. Bigarren neurtitzeko «nindaguelarik» = nengoelarik. Irugarren neurtitzeko «ixterbegiak» = etsaiak, arerioak.
III
Lenengo neurtitzean: «nüzü estonatzen» = naiz arritzen, tankera alokutivoan. Ez bedi nahas aditz-joko au «naizü» = (nauzu) aktivoarekin. Bigarren neurtitzean: «gütüzün» = gaituzun. Irugarren neurtitzean: «agitzen» (agitü) = survenir, arriver (suceder, acaecer), Lhande'ren itzulpenez. Laugarren neurtitzean: «bestila baiko» = bestera orduko. Lhande'k eztakar «baiko», bañan bai «baikoz» = sitôt que (tan pronto como), «Jin baikoz» = à peine arrivé, iritxi bezain azkar, iritxi orduko.
IV
Bigarren neurtitza («Bena ihur ere ez etxekuak nik bezañ krüdel ükhenik») oso illun nenkusen, sujetoak nahasten bainituen. Mirande'k argitasuna berealaxe eman zidan: «Nik», ükhen aditzaren sujeta da, baiki, bainan ez du esan nai Etxahunek besteak gaizki tratatu zituela; aitzitik, besteok zuten Etxahun gaizki, ankerki, traktatu. Onela aditu bear da: «bañan iñor ez da etxekoak (izan
dituenik), nik (izan ditudan) bezañ krudel(ak)». Mirande jaunak emandako itzulpenaren arabera, nerea onela osatu bear da: «Baiñan etxekoak iñork ez (ditu) izan nik (izan dituan) bezain gogorrik».
Irugarren neurtitzean: «Areta» = pourtant (sin embargo), itzultzen du Larrasketa'k.
Irugarren neurtitza osorik artuta («Areta amak bost etxetako primü nintzan sorthürik») ez nenkusen ere batere garbi eta onela idatzi nion Zuberotar adiskideari: «Ezin konpreni dezaket «nintzan» aditz jokoa toki ortan. Ene ustez, esaldiak zentzu egokia eukitzeko «nündian» (ninduen) bear luke erabilli. Zuberoa'ko mintzairak ba
ditu misteriak gure adimenak ezin uler ditzakeanak». Misteri au, ordea, berealaxe argitu zidan ene adiskide onak: «Amak bost etxetako primü nintzan sorthürik», ene ustez oso euskera egokia da. Dakizun bezala, sorthü-k bi zentzu ditu: bat transitivun, «dar a luz»; bestea intransitivua, «nacer» (zuen jaio, guk erabiltzen ez duguna). Emen zentzu transitivuan darabil Etxahunek: amak bost etxetako primü sorthü ninduen; gero -rik atzizkia aditz-izenaren ondotik emanez, egoera adierazten duen adizkera sorthürik moldatzen du eta, jakina, delako adizkerek «izan» aditz laguntzallea nai dute (adibidez: «ikusten dut», bainan: «ikusirik naiz»; «meza entzun dut», bainan: «meza entzunik naiz»). Beste itzetan: esan diteke «amak» sorthü-ren sujeta dela, eta Etxahun nintzan-ena». Nik, «nintzan»ekin eman dut itzulpena Etxahun'ek bezala, baiñan, «ninduen»ekin ere eman diteke beste era ontara: «Bost etxetako oiñordeko amak ninduen sorturik». Irakurleak aukera beza gogokoena.
Laugarren neurtitzeko «deüs nütinak idekirik» esakeran zalantza nuen «nituen gauza GUZIAK kendurik» ala «nituen gauza GUTXITXOAK (apurtxoak, uskeriak, alegia) kendurik» esan nai ote zuen. Ontaz, Zuberotar olerkariak idatzi zidan: «Deus esan nai du zerbait, gauza bat; Deüs nütinak intensivu bat da: «izan nitzakean gauza guzti-guztiak».
V
Lenengo neurtitzean: «Gaztalondo Topetia», Gaztalonda (ibarreko) Topetia (etxea), «maison natale de son père» (bere aitaren jaiotetxea), Larrasketa'k dion bezala.
Irugarren neurtitzean: «Batean» = batengan. «Desprimütia»: Iztegiek eztakarte «desprimütü» aditza, baiñan, «primütü» = établir héritiér den ezkeroz, «desprimütu» oiñordekotzaren kentzea bear du izan, baiñan, ala ta guziz ere Mirande adiskideari galdetu nion. Ona, Maixua'ren itzak: «Des aurrizkia oso bizia dugu oraindik, eta «desprimütü», ikusi duzun bezala, primutasuna kendu esan nai du».
Laugarren neurtitzean: «Egüzaita», era askotara esaten dugu euskaldunok: aitajauna, aita-pantekoa, aita-bitxi, aitagutxi (aitautxi, sitautsi), aiteder, aitatxi, aita-besoetako, ugatzaita, ozaita, apaidin t. ab. «Aitagutxi»ren iduri ez ote da nunbait esaten aita-txipi edo aita-txiki? lzen ugaritasun oni kaltegarrizko aberastasuna derizkiot eta euskeraren bizigarri baiño, ilgarri obeto dela esango nuke.
Laugarren neurtitzean ere: «Zereitan» = zidan. Campion'ek «zeitan» ematen du. Irabiakera: zeneitan, ZEITAON, zeneitayen, zeitayen. Aditz-jako oni buruz txit ongi datorkigu gogoratzea Jon Mirande adiskideak «Baihaudi bortüetan», V'garren ahapaldiko «dereie» aditz-jokoa komentatuz diona: «Dereie, zuen «diete» (edo die edo diote) da baiki; Campionek eman bezala, deié (deye) mingatzen dugu beti; bainan ez da dudarik jatorriko forma «dereie» zela, aditz-erroa «-erei-» izaki (lapurtar klasikoaren «-erau-» erroari darantzuio). Baina, ia beti bezala r bakuna galtzen da bi vokalen artean. Kantu zaharretan, ordea, askotan delako editz-erro osoa aurkitzen da: adibidez, «Maitia nun zira?»-ko bigarren ahapaldian; «...hitz eman ZENEREITAN enia zinela...». Orain, «hitz eman ZENEITAN» oguzten dugu beti». Beraz, dativoka lenengo pertsonaren irabiakera onela osatzen da Etxahun'en eta Campion'en eran bidenabar: zene(re)itan, ze(re)itan, zene(re)itayen ze(re)itayen. Gipuzkeraz: zenidan, zidan, zenidaten, zidaten.
Laugarren neurtitzarekin jarraituz: «Ordeñia», Larrasketa'k «ordeñü» ematen du mugatu gabe eta Lhande'k «ordeiñu» eta latiñezko ordinem'ekin alderatzen du. Gure euskalkian «ilburuko» edo «testamentu».
VI
Lenengo neurtitzean: «Nin» (nian) = nuen. Campion'ek onela irabiatze du: nian, zünian, zian, günian, zünien, zien. «Phuntin» = puntuan. Lhande'k «phontü» ematen du zuberoeraz (point).
Irugarren neurtitza, «Osagarria, hari khausitü nahiz, benin gal-erazi», onela itzuli bear da itzez-itz gipuzkerara: «Osasuna, ari (aitari) atsegin egin naiez, bainuen gal-erazi». «Khausitü», contenter (poztu), plaire à (atsegin eman), itzultzen du Larrasketa'k oarrean. Lhande'k berriz: «gagner les bonnees grâces de complaire à, en faire au gré de..., contenter qq. un.» (ganar las simpatías de, complacer a, dar satisfacción, agradar a alguno).
VII
Lenengo neurtitzean: «ükhen nian» = izan nuen.
Bigarren neurtitzean: «Zeitadala» aditz-jokoaz idatzi nion Mirande adiskideari: «Ene ustez «zeitala» aski litzake, Campion'ek dakarrenez, baiñan, oker ezpa'naiz, noizpait esaten zenidan dativun bikoiztea eta irukoiztea oso errikoia omen da, Ala ta guziz ene, esango nuke forma zaharrena eta egokiena «zereitala» dela. Ona, Zuberotar Maixua'ren erantzuna: «Bai, «zeitadala» forma pleonastiko bat da eta zeitala aski litzake (eta forma au, diozun bezala, «zereitala»-tik dator, ots, lap. kl. «zerautala»). Bainan, esan nizun bezala, asko gustatzen zaizkie Zuberotarrei delako aditz-forma pleonastikoak, aietan dativua bi aldiz, zenbaitetan irur aldiz ene adierazten baitute. Adibidez: emaiten deitazü = deitadazü = deitadazüt»!
Bigarren neurtitzean ere: «Primajia errendatü» = oiñordetza, maiorazkua eskuratu, entregatu. Lhande'k eta Larrasketa'k eztakarte «primajia». Bestalde, Lhande'k «primügo», droit d'aînesse, qualité d'héritier par droit d'aînesse (derecho de primogenitura, cualidad de heredero por derecho de primogenitura), gizonezkoena. «Primago», emakumezkoena. Larrasketa'k berdin dakar.
Irugarren neurtitzean: «kitatü» = utzi. Lhande'k, «quitter, abandonner».
Laugarren nertitzaren bigarren hemistikioa, libre xamar, «nere kaltean onartu» itzuli dut, baiñan, itzez-itz ere eman diteke: «nere penagai onartu», ala naiago izan ezkero. Neurtitz ontatik («Eta beste maiterik zin bat ene phena-gei hartü») ondorioa atera dezakegu, Etxahun'en emazteak ba-zuela, iñolaz ere, zer ikusirik ezkondu aurretik Hegiaphalia'ko mutillarekin eta gerokoa jarraipena besterik etzala izan. Orra zertara dakarten ezkontza beartuak. Piarres Topet'en gurasoak etzuten gogoko semeak aukeratutako neskatilla eta seguru aski Engrazi'renak ere etzuten begiko Hegiaphal, eta alaxe sortu zen ainbeste zorigaitz eta ondamen ekarri zuen ezkontza. Gurasoen biotz diruzaletuak bere bidean utzi ba'lituzte seme-alabak, Etxahun'ek etzuen txastatuko zorigaitzaren samintasuna eta Engrazi leial izango zitzaion senartzat nai zuen Hegiaphal'i. Aitortu bear da, alabaiña, bere bizitza zorikabeari zor diola batez ere Etxahun'ek il ondorengo aunditasuna.
VIII
Bigarren neurlitzean: «Xalant» = amoureux (amantes: novios), itzultzen du Larrasketa'k. Lhande'k, Etxahun'i jasorik, «galant» (galan, pretendiente). «Jelosi» = jaloux (celoso), Lhande'k dakarrenez. Giputz-euskeran «espatsu» esan diteke.
Irugarren neurtitzean: «Defautez» = par défaut, itzultzen du Larrasketa'k eta «terme de droit» dela osatzen du. Ene ustez idazten nion Mirande'ri, frantzes esaera au «en ausencia del procesado» da, ots, auzipetua ezkutuan dela edo beste legerri batera iges egiñik dela egiten den epaiketa. Eskertuko nizuke zure iritzia emango ba'zenit gai ontan. Au orrela izanik, Etxahun artzai-txaboletan ezkutaturik zela-edo, juzga-erazi zion anaiak auzia. Ene adiskide maiteak erantzun zidan: «Defautez», bai, frantzes «par defaut» da; eta au lege-gizonen izkuntzako esaera bat da, «en ausencia del procesado» ikusi duzun bezala. Etxahun presondegian zegoelarik (emaztea jo zuelako, uste dut), anaia auzitan ari izan zen etxearen jabetasunarea gainean, Etxahun auzitegian ezin ager zitekelarik». Nik eztut asmatu esaera au euskeraz ematen bertsoaren neurri barruan eta «auzia juzga-erazi zuela» (prosesa jüjerazi) ipiñi dut soilki.
IX
Lenengo neurtitzean: «hitzaiket mendeki» = atzait (edo «atzaidak») mendekatu (apendu = vengar). Itzulpen
onek zuberotar esaerara urbiltzen gaitu, baiñan ez da berdiña, «hitzaiket» aditz-jokoaren parekorik ezpaitugu gipuzkeraz. Etxahun'ek darabillen adizkera «futuro presente» delakoa da (Campion'en arabera), eta guk «presente» soilleko aditz-jokoaz baliatu bear izan dugu. Gure «atzait»i zuberoeraz dagokiona «hitzait» da (Campion'ek aurreko «h» gabe ematen du). Futuro presenteko adizkerak (Campion'en arabera) auek dira: ITZAIKET, zikedak, zizkedak. Presentekoak: itzait, zitak, ziztak. Onen pareko giputzak: I (eturri) atzait edo atzaidak, ura zaidak, aiek zaizkidak. MENDEKI, Lhande'k («mendeka», «mendekio», eta «mendeku»rekin) vengeance (venganza) bezala itzultzen du, baiñan Etxahun'ek infinitivu tankeran darabil emen, ots, mendekatu edu apendu bezala. Beraz, arrazoia noren aldetik dagoen jakin naian, argitasuna eskatu nion Zuberotar adiskide onari. Ona beronen erantzuna: «Bai, «mendeka» aditz-izena (infinitivua) da. Zuberoeraz (garbizaleak baigera gure maneraz...), batzuetan -i aditz-izen-atzizki euskaldun jatorra latinetik edo romantzelik etorritako aditzekin ere erabiltzen dugu (ala nola: ezkapi = ezkapatu), «Mendeki» ez da «venganza», Lhandek bestela esanarren; «venganza» da: «mendekü» edo «mendekio»; bainan «mendekü-a» «mendekia» gure aboskeran. Orrengatik Lhanderen utsa».
Bigarren neurtitza onela itzuli genezake gipuzkerara: «Eta lenen erentzia okasio guzitan iruzurrez kendu». «Utzitia» = «heritage» itzultzen du Larrasketa'k oarpean eta beronek eta Lhande'k «ützite» = legs (dons par testament), legado (donacion por testamento), itzultzen dute beren iztegietan. «Orotan», en tous lieux, partout (en todas partes) da Lhande'n arabera. Mirande adiskideari galdetzen nion kasu ontan ez ote zitekean izan, «osoki, zearo, arras», zentzuari obeto dagokiolakoan. Baiñan, ezezkoa erantzun zidan. «Esan nai du: «leku orotan» edo «partout, en todas partes»; bai eta «aldi orotan»
chaque fois, à toute occasion. Emen bigarren zentzua dagokio».
Irugarren neurtitzeko «xangriak» itzari buruz idazten nion: Itz au frantzeseko «chagrin»etik ote dator? Baiñan, ontaz, nola sortu da tarteko -n- ori? Ez ote «xankre»ren aldakizun bat, ots, frantzeseko «chancre» (chancro: Ulcera corrosiva) eta apika «cancer»? Jakiña, zentzu irudikorrean erabillirik. Maixuak: «Xangri» frantzes «chagrin» etik dator (edo biarnes itz askazitik) dudarik batere gabe. Bearbada -n'aren methatesis bat dago. Dena dela «chancre»-k ezin dezake, zub. phonetika arabera, «xangri» eman».
Irugarren neurtitzean ere: «eihar-erazi» = igar-erazi.
X
Lenengo neurtitzean: «Primütia» = (primütü-a), oiñordeko edo ondorengo jarria. «Primutu» = établir héritier (Lhande). Larrasketa'k «primüt» = établir héritier (Lhande). Larrasketa'k «primüt» = établir comme héritier un fils.
Lenengo neurtitzean ere: «deitak» = didak. Ontaz idazten nion Jen Mirande jaunari: Forma au, dudarik gabe, berria da, adizkera osoa, zuk zenbaitetan esan didazun bezala, «dereitak» bear baitu izan. Ba'al-dakizu, gutxi gora bera, noizkoa den laburtze au? Iduritzen zaizu literaturan zillegi dela tankera laburtua, ala tradiziñodun forma osoa erabilli bear litzakeala? Erriak eusten al dio adizkera zaharrari? Eta ez eustekotan, ezagun eta gisakoa al zaio bederen?
Ona, Maixua'ren erantzuna: «Deitak». «Dereitak» da, bai, forma jatorra. Baina gure euskalkian r bakuna galdu da (salbu eta kasu gutxi batzuetan, ambiguitateari itzur egiteko, ala nola hura = el agua; hua = aquel). Uste dut galtze ori ez dela ain zaarra; Gavel'ek dio nonbait, orain dela 50 bat urte zaarrek oguzten zutela, Basaburuan beintzat; bainan orain, Basaburuan ere galdurik da; alarik ere populuak da daki, bai, lenago aoskatzen zela, eta euskera idazten dakitenak askotan erabiltzen dute (bearbada, katiximan, meza-liburuetan, kasetetan orain ere idazten delako?).
Bigarren neurtitzeko ANAIK oso arrarru egiten zait idazten nion M-Aiphasorhotarrari. Zillegi ote da tankera ontan erabiltzea? Euskalki guzietan «anaiak» esaten da. Beraz, Etxahun'en laburmiñezko «zillegitasun» bat da (neurriak agindurik) ala argitaratzailleen utsegite bat? Ona Zuberotar olerkariaren erantzupen jakintsua:
«Anaik». Eni ere bitxi zait forma ori. Nik dakidan euskalkian onela deklinatzen da itz au: artikulurik gabe anáie; bainan -e ori galtzen da hitza mugaturik denean, itz-erroa anai balitz bezala, (zuen euskeraz bezala, eta azken silaba azentuduna). Beraz nominativa singular: anáia; aktivu singular: anáiak; nominativu plural: anáiak; aktivu plural: anaiék. Bainan ba dakit itz oxytonoetan (au da, azken silaba azentua dakartenak), eta azken silaba diptongo bat denean, edo vokal bat (frantzesetik jesandako itzetan gertatzen da azkenengo silaba vokal azentudun bat izatea), Zuberotarrek oroek ez dutela usantza berdina: guk metro + an = metroín; zinema + an = zinemaín; bainan beste batzuek (Peillendarrek esate baterako; bainan bai Pettar zenbaitek ere, adibidez Garindañeko ene lagusiña batek) esaten dute: metróian, zinemáian, etc. Uste dut guk metroín esatean, laburmiñez, ber usantza segitzen dugula, Etxahunek anaik forma ez da batere «klassikoa», jakiña, bainan euskalduna dela ez dut ukatuko; itza higaturikago aurkezten digu, phonetikaren aldetik, beste tokietan baino. Besterik ez».
Nere adiskide onak lerro auek idatzita gero, prolema onen beste askabide bat gogoratu zait neri. Alegia, Etxahun'ek ez ote duen erabilli «Anaik» izen propio bezala, bere anaiarenaren ordez. Esaterako: Petri'k zeitadanin ützi-erazi Frantzia. Erabilkizun au «errege» itzarekin bizi da beñepein oraindik. Adibidez: Errege'k agindu du, izen propio bezala kontsideratuz, ponteko izenaren ordez. Bela'ren atsotiz au ere datorkit gogora: «Asek Gose eztakusa». Era ontaz, izen komuna propio biurtuz, esaldiak indarrean eta ederrean irabazten du. Baiñan, uste onek ba-du bere kontrakoa, alegia, Zuberoa'n «anai» itza eztela ezaguna, Lhande eta Larrasketa'ren arabera «anaie» (edo «anaye») baita gaztelerazko «hermano» (frère) eskualde artan. Oraindik orain, Gipuzkoa'ko eta Bizkai'ko baserritan «anaia» edo «anaie» geiago esan oi da «anai» baiño. Beraz, ba-dirudi azken vokala barriro galdurik duela itz onek.
Bigarren neurtitzean ere: «zeitadanin» = zidanean. Bi dativoko aditz-jokoa. «Zeitanin» aski litzake. Zalantzarik gabe, osoki «ze(re)itani(a)n» idatzi bearko genduke.
Irugarren neurtitzak dio: «Adixkidez nahiz libra-eraz nentzan, egin nihauren bilaiztia». Bertso onetan «nentzan» aditz-jokoak zearo itxutu ninduen, uste bainuen, jantzia duenez, sail ontakoa zela: nentzazün, NENTZAN, nentzazien, nentzen. Gipuzkeraz, nintzazun (jo), NINTZAN, nintzazuten, nintzaten. Edo gure «Orixe» zenak erabilli oi zuenez (forma osoagoak eta egokiagoak noski, baiñan, literatur tradiziñorik gabeak ene ustez): nindezazun, NINDEZAN, nindezazuten, nindezaten. Baiñan, Mirande jaunak aditzera eman zidan «nentzan» ori eztela gure «nentzan = nindezan», «nintzakan» baizik (ik ikus nintzakan = para que tu me vieses a mí mismo). Forma au Campian'ek zuberoeraz NENTZAYA ematen du gizonezkoentzat eta «nentzaña» emakumezkoentzat. Ona emen Mirande'ren itz zuhurrak: «Ongi komprenitzen dut irugarren neurtitzak burukomin eman dizula ezin ulertuz, syntaxis piskabat karapilotsua baitarabil emen egileak. Bainan emen ere euskera egokia irudi zait. Leenik aditu bear da nentzán adizkeraren subjetua Etxahunen semea dela; eta objetua Etxahun bera. Subjuntivo forma ori azken silaban azentatua da eta nentzakan-etik dator. Beraz, neurtitza onela ulertzen dut nik: «Adixkideez (= gure adiskideen bitartez) nahiz (= nik nahi nuelarik) libra eraz nentzan (hik ni), egin (nuen nik) nihauren bilaiztia».... Etxahunek esan nai du baiki semeari bere ontasunak zeditu zizkiola, semeak esker-ordaiñez Etxahundarren adiskideak konventzi zitzantzat urrats zenbait emateko Etxahun presondegitik libra erazteko».
Irugarren neurtitzean: «bilaiztia» = murriztea, soiltzea, biloiztea, larrutzea, larru-gorritzea. Mugatu-gabe: bilaizte. Lhande'k «depouiller» (despojar) itzultzen du. Larrasketa'k oarrean, «se depouiller, se deshabiller» (despojarse, desnudarse).
Lenengo neurtitzean ahazturik: «traditzia» (traditze-a) = traizio egitea. Salkeria = traición, itzuli dut.
XI
Lenengo neurtitzean: Ba-dirudi idazten nion Zuberotar Maixua'ri Musde Düfis jaun presidenta eta Musde Andurein Danaphaleu'ko auzitegikoak zirela eta uste dut ere Düfis'ek eztuela Defis'ekin zer ikusirik izango. Seguru aski, ordea, Düfis eta Defis bearnes izkuntzako deiturak eta euren esangurak izanen dute zer ikusia. Benetan ernegarri eta gustagarri litzaidake deitura auek zer esan nai duten jakitea. Zuk antzik ematen al-diezu?
«Düfis eta Defis ez dira segurki euskal deiturak erantzun zidan ene adiskide maiteak. Ene biarnesaren jakitatea oso mugatua da bainan ala ere ez dut uste izkuntza ortatikoak direla. Biarnes jatorrak ez du) f soñua ezagutzen (latin f = h eman du, ala nola filiu(m) = hilh; femenina = hemne, etc.). Nik uste, izen ok beste frantzes dialekto batetik datozela, ipar eda ego-aldekoa. Bearbada dufis = dufils (del hijo) l ez baita oguzten itz ortan, Dulfis, Dufy, etc., frantzes deiturak ezagutuak dira. Defis, aldiz, ez dakit zer esan nai lukean (onomastikan ez naiz jakintsun andia); défis = desafio, frantzesez, bainan ez dut uste jende-deitura batetan zentzu au euki dezakenik. Bearbada = Desfils (de los hijos) (???)».
Bigarren neurtitzak dio: «Galdürik niz enialakoz semireki nin deseña». Nik onela jasotzen dut idazten nion Maixua'ri: Galdurik naiz kunplitu ez delako semearekin nuen ustea edo itxaropena. Eztut, ordea, argi ikusten ala denik eta zure iritzia jakin nai nuke. Otoi, argi egidazu ere «semireki» semearekin den (ala dirudi) ala semeekin.
Ona, Mirande-Aiphasorhotarraren erantzupena: «Galdürik niz enialakoz semireki nin deseña»: Esangura ez da ongi ageri (hori gertatzen da askotan Etxahunek arrotz itzak frantses eta biarnes erabiltzen dituenean: bearbada ordunko populuak ez zekien sobera ongi zer esan nai zuen «deseñ», frantses «dessein» da, dudarik gabe, eta egingai esan nai du; nik ere ordea zuk bezala entenditzen dut neurtitza: galdurik naiz ez nuelakotz egindu, errealizatu, semearekin nuen egingaia. Semireki = semearekin da, laburturik (semeekin = «semeki(n)» oguziren genduke). Bainan azkenengo bi neurtitzetan seme (edo aur?) bat baino geiago ba litu bezala mintzo da, pluralean: «ba leitade», «zor zieiona». Egia da zenbait aldiz Etxahunen pentsamendua gramatikaren lojika baino bizkorrago dabillela. Bainan bearbada Etxahunen euskalkian «semeekin» = «semiekin» ematen zuen, «semekin» ordez; eta gero argitaltzallek -r- bat ezarri dute, zuzenik gabe, hiatoari itzur egiteko (ala nola juan (= joan), juran idazten denean)».
Irugarren neurtitzeko BA'LEITADE idazten nion ene adiskide onari ene ustez gure «ba'lit» da (bi dativoekin), naiz-ta Campion'ek forma literariotzat «ba'leit» eman. Bertsoaren zentzuak «ba'lit» eskatzen du (semeak eraman ba'lit (1) eta morfologiaren aldetik ere sigularra dela dirudi, plurala «ba'leitaye» baita Campion'en arabera (Ba'zeneit, BA'LEIT, ba'zeneitaie, BA'LEITAIE). Baiñan, azkeneko neurtitzak «libratüren ZIEN bere aita» dio, ots, libratuko zuten beren aita. Beraz, neurtitz onen arabera obeto dirudi «semeez» ari dela. Zuk nola dakusazu auzi au?
Erantzuna: «Ba leitade» ez da «ba lit» (au: «baleit» da = ba lereit) bainan pluralean dago «ba lidate»; dativo bat bakarra dauka: -t-; -de subjeto pluralaren atzizki bat da hala nola dira-de, gira-de, azken forma auetan pleonastiko den arren. Uste dut, beraz, emen seme edo aur askoz mintza dela Etxahun eta gañera «zien» plurala da (= zuten). Zuen = zian (zin), beti».
Laugarren neurtitzean: «libratüren zien» = libratuko zuten.
Laugarren neurtitzeko bigarren hemistikioan ageri den ZIEIONA aditz jokoa ba-dirudidi «ziotena» dela idazten nion Zuberotar olerkari gorengoari, bainan, Campion' ek jokaldi au (zioten) «zeyuen» ematen du. Zuk zer derizkiozu oni?
Erantzuna: «Zieiona»: esan nai du batere dudarik gabe: «ellos a él», au da, zuen zioten. Campion'ek eman forma zeyuen ez dut nik sekula entzun; bearbada gramatikariek asmatu forma bat da, erregularitatea gatik. Bainan ene euskalkian zeien - zeen - zen esango genduke aueik adierazteko: lº. ellos a él; 2º. a ellos; 3º. ellos a ellos... Orrelako adizkera dativuetan naaskeria asko gertatu dira erri-mintzairan, zoritxarrez. Ez dakit noizkoak diren, bainan oso korrienteak dira».
(1) Lerro auek idaztean «semireki» singulartzat jotzen nuen eta emendik okerra.
XII
Lenengo neurtitzean: «Ba'lie» = ba'lute. «Finazia» = acte de fourberie (acta de bellaquería), itzultzen du Larrasketa'k. «Jakintü» = jakin, infinitivo atzizkia bikoiztuta. Larrasketa'k «parvenir à savoir» (llegar a saber) itzultzen du. Lhande'k, «jakindu» = apprendre (saber, aprender).
Bigarren neurtitzean: «Frauderiaz» = iruzurrez, engaiñuz. «Hila» = (hiala) = u(k)ela-u(k)ala. «Ene lekhia bilhatü» = nere lekua billatu, ots, gure bertsolariaren etxe-jabetasuna arrapatuz.
Irugarren neurtitzean: «Enündia» (= ez nündia), gipuzkeraz «ez nindukan» (enindukan). Gizonezkoen aditz-jokoak auetxek dira Campion'en arabera: nündia, nindia, nindieya (nindukan (ik jo), nintxiokan (arek), nintxiotekan (aiek). Emakumezkoenak: nündüña, nindüia, nindieña (nindunan, nintxionan, nintxiotenan).
Laugarren neurtitzean: «Naik» = nauk. Onela irabiatzen da, Campion'en arabera: naik, nik, nie (gizonezkoak). Naiñ, nin, niñe (emakumezkoak). Gip.: Ik jo nauk(n), arek natxiok(n), aiek natxiotek(n).
XIII
Lenengo neurtitzean: «Naizü = na(u)zu. Onela irabiatzen da: naizü, nai, naizie, naye. Gip. na(u)zu, nau, na(u)zuie, naute.
Bigarren neurtitzean: «Ebatsi deitan» = ostu (apurtu) didan. Forma zaharra: «dereitan». «Etxaltin» = (etxalte-an). Lhande'k onela ematen digu «etxalde»: «propriété, domaine rural. Etxalde hazkarrik bada herri huntan, il y a des forts domaines, propriétés, dans cette commune. «Etxalte» (S), maison dont on est le propriétaire (casa del cual se es propietario)». Larrasketa'k: «Etxalte, propriété rurale». Azkue'k: «casa de aldea, hacienda propia».
XIV
Lenengo neurtitzean: TIAT = DITIAT, gipuzkeraz «dizkiat». Onela irabiatzen da Campion'en arabera: DITIAT, dütük, ditik, ditiagü, ditie (dizkiat, dituk, dizkik, dizkiagu, dizkitek).
Bigarren neurtitzean: Hire ganik = iregandik (semearengandik). «Bizien bilha» = biziaren billa, bizitzeko bear denaren billa eta ez «en busca de los vivos». Zuberotar esaera ontaz Larrasketa'k dio: «expression souletine signifiant biziaren bilhatzeko, pour acquerir la vie de tous les jours» (expresion suletina significando biziaren bilhatzeko, para hacer frente a la vida diaria).
Irugarren neurtitzean: «Jin nitzaik» = etorri natzaik. Onela irabiatzen du Campion'ek: nitzaik, zaik, gitzaik, zaitzak (natzaik, zaik, gatzaizkik, zaizkik). «Sokhorri galthoz» = laguntza eske, «Ezin-bestila» = (bestiala = beste-ala). Larrasketa'k «à toute extremité» itzultzen du, ots, bearraren azken mugaraiño iritxirik. Iñoiz esanak gera -ra (mendi-ra) atzizkia Zuberoeraz -ala (mendi-ala, eta laburtuz mendi-la) dela.
Laugarren neurtitzean: «etxerik» = etxetik, «Enila» (ez niala), gipuzkeraz, enuela (ez nuela).
XV
Lenengo neurtitzean: «Nük» = nauk (zuka: «naiz»). Onela irabiatzen du Campion'ek: nük, iz, dük, gütük, dütük (nauk, aiz, duk, gaituk, dituk). «Lotsaz» = bildurrez. «Sabai» = grange à foin (horreo de heno) itzultzen du Larrasketa'k. Nik «belar-borda» itzuli dut, «heno»ren bigarren esangurari jarraiki, ots, abereentzako belar ebaki eta idortua.
Bigarren neurtitzean: «Ezpenündia» = ezpainindukan. «Hik» = Etxahun'en semeak, Mirande'k dionez, zalantza baineukan emen eta XIV'garren ahapaldian («Hire ganik», «Jin nitzaik») semeaz ala anaiaz mintza ote zen. «Sükaltila» (sükaltiala = sükalte-ala) = sukaldera.
Irugarren neurtitzean: «Ez hik ez hire emaztik», ez semeak eta ez onen emazteak, Mirande'k jakin-erazten didanez, batere zalantzarik gabe. «Ohin lotzera» = oean lo egitera.
Laugarren neurtitzean: ZIA = ukan (bizkaieraz «zuan»). Onela irabiatzen da (gizonezkoena) Campion'en arabera: nündia, intzan, ZIA, güntia, zütia. (Emakumezkoena: nündüña, intzan, züña, güntüña, zütuña). Gipuzkeraz: nindiakan, intzakan, ukan, gindukan, itukan. «Lo zedin»: txit esaera polita. «Eror zedin» bezala aplikatuta dago «lotü» (lo egin) aditzari. «Izorra»: danok dakigunez, itz au aur zai dagoen emakumeari aplikatzen zaio, baiñan, ba-dirudi emen Etxahun'ek «fornicadora» bezala darabillela, alegia, ez une artan aur batez izorra arkitzen zelako esposatuak arkitzen direnez baizik eta nolanaiko izorrakundea atsegin zitzaiola eta artan aritzen zela norbaitekin aditzera emateko. Ona Mirande adiskidearen iritzia itz oni buruz: «Izorra itz zikina da orain, bainan ez du gure euskalkian (eta besteetan ere ez, nere ustez) «fornicatio» esan nai (uste dut zentzu ori garbizaleek asmatu dutela; bainan oker izan naiteke); auresperantza esan nai du beti; beraz, Etxahunen semearen ezkon-arreba aur-esperantzetan zegoen; eta ezkondu gaberik noski (bestela egilleak ez zuen itz zakar ori usatuko)... Ba liteke Etxahunek adierazi nai duela bere semea zela kausa (inzestua ez da ain arraro gure bazterretan).
XVI
Lenengo neurtitza libre zamar itzuli dut puntuaren eskabidez, «phena-gei hartia»ren ordez «emaztia» erabilliz. «Erraiten deizut» (dereizut) = esaten dizut (1).
Bigarren neurtitzean: «Zütüdano» = zaitudaiño, zaitudan artean.
Irugarren neurtitzean: «Athorra» = chemise d'homme, gizonezkoen alkandora, Zuberoa'n, Lhande'k dionez. (Deitazün (dereitazü) = didazu. «Destrenpien erekeitia»: esaldi ontaz lerro auek egin nizkion Zuberotar Maixua'ri: Larrasket'ek «comme aliment de ma mauvaise humeur» itzutzen du, baiñan, «erekeitia» -r- batekin eztut arkitu ahal izan iztegietan. Dudarik gabe itz au «errekeitü»tik dator. Ez ote dute aldatzailleek -r- bat jan, ala -r- bakarrekiko aldakuntza zillegi da Zuberoa'n? Bearbada, sustantivaturik artu oi du forma au. Zer deritzazu?
Zuberotar adiskidearen erantzuna eman baiño len, jakin erazi dezagun «Destrenpü» = faiblesse (debilidad) itzultzen duela Lhande'k eta baita «indisposé» (indispuesto) ere. Larrasketa'k «destrêmpüt» = commencer a etre indisposé» (ondoezaren asiera). «Errekeitü», Larrasketa'k bere «Basse-Soule Orientale»n, «provision de bouche, aliment», itzultzen du. Lhande'k tankeratsu (errekitu-errekeitu), bigarren zentzuan: nom générique signifiant provision de toute espéce. Axular'engandik arturik onela itzultzen du: soigner, fournir le necessaire (cuidar, proveer lo necesario). Ama batek bere haur ttipiaren mainatzen eta errekaitatzen gau eta egun hari behar du. Une mere doit s'occuper jour et nuit, aux petits soins de son enfant, et à lui donner tout le nécéssaire. Zuberoa'ko tankera bereizian (errekeitü) zentzu auek ematen dizkio Lhande'k: medicament; aliment, remédes, soins que demande un malade. Irugarrenean: les choses nécessaires à la vie, à son entretien (las cosas necesarias a la vida, a su sostenimiento). Jaio berriarentzat errekaitu bilhatu zuen = elle chercha ce qui était nécessaire au nouveau-né.
Mintza bekigu orain Mirande jauna: «Destrempien erekeitia»: ulergaitz zait eni ere, ez baitugu guk «errekeitü» erabiltzen (ezen uste dut -rr- bear dela); -r- ori argitatzailleen uts bat da noski, iru zio auien gatik: 1º. Bai Lhandek eta bai Larrasketek beren iztegietan «errekeitü» ematen dute; 2º. itz ori latinetik dator noski (bearbada biarnesa zear) requeritu(m) (kl. re-quaesitum) eta lat. re- ematen du eusk. erre- edo arra- (erre- nik uste biarnesa izan denean bitarteko); 3º. Etxahunen kantuen diskoan kantariak -rr- oguzten duela da dirudi. Bestalde Larrasketek ematen duen zentzua (provision de bouche) ez bide da bakarra, batez ere itza lat. requeritu(m)'tik ba dator: eta Lhanderen iztegiak beste zentzuok dakarzki: sendagailu, bizigai, arta (ardura), bizitzeko bearrezko direnak... Alaber «destrempü» ez bakarrik «mauvaise humeur», bainan bai eta ere: «ezontsa izatea, ahulezia (aultasun), eritsu izatea»; beraz «destrempien errekeitia» onela itzul nezake: «ene aultasunaren sendagailutzat». Nik, libertadez baliaturik, «atorra bat eman didazu MIXERI ESTALGARRIA» itzuli dut. Bearbada, gurean, «atorra» emakumeena da soilki eta «alkandora» gizonena. Xehetasun au gogoan eduki dut, baiñan «alkandora» sartu ezkero silaba bat geiegi daukat lenengo hemistikioan eta neurtitzari beste tankera bat eman bearko litzaioke. Adibidez: «Alkandora bat zuk emanik daukat soiñean jarria». Baiñan eztio ahapaldiaren zentzuari ain egoki erantzuten.
Laugarren neurtitzean: «Ereñak eraiki» (ereindakoak jaso). «recolter ce que vous aviez semée (recevoir quelque coup de poing)» (recoger lo sembrado; recibir algun puñetazo), itzultzen du Larrasketa'k oarretan. Alegia, alkandora eman ziola zartako bat erantsiko ote zion bildurrez.
(1) XVI eta XVIVgn. ahapaldietan Etxahun bere emaztearekin mintzo da dudarik gabe, dio Mirande'k, ene ustea sendotuz.
XVII
Lenengo neurtitzean: «Urtheren» = urteko. «Deizüt» (dereizüt) = dizut.
Bigarren neurtitzean: «Haboro» = geiago.
Irugarren neurtitzean: «In-kas» = dans le cas où (por si acaso), itzultzen du Larrasketa'k, bearnesetik jesana artua dela gaiñeratuz. Baiñan, atzetik datorren «eta» asiean bezala gelditzen delako, geldetzen nion Mirande'ri ez ote den «in-kas-eta» = dans le cas où. Ona bere erantzuna: «In-kas eta» ongi itzultzen du nere ustez Larrasketek: «dans le cas où». Komprenditzen dut «eta» orrela erabiltzea bitxi zaizula. Alarik ere ori ardura gertatzen da gure euskalkian (manexez ere uste dut). Izkuntza batzuetan orrela, bearrik gabe, enklitikoki sartzen dugu: «salbü eta», «baizik eta», e. a. (bearbada nere euskeran oartuko zatzaizkion usantza orri, nik plegu ori baitaukat, izkera idatzian ere)». Ene adiskidearen itz oek irakurriz, oarto naiz lege zaharreko bertsolari zenbaitek esango zukeala kasu ontan «Por si acaso eta».
Lugarren neurtitzean: «Barhez artino», bereizi edo banandu arteraiño, Aditz-izena «berhezi» (separer) eta «berhez = à part, separé», Lhande'k dionez. Emen, adibearrez sobreentendido «gaitzan» aditz-jokoa dago eta orregatik agertzen zaigu azken -i galduta.
XVIII
Aurrena esan dezagun, ahapaldi onetan, Etxahun bere erraiñari mintzo zaiola, Mirande'k zalantzarik gabe uste duen bezala. Lenengo neurtitzean: «Ene etxalte zabali(a)n» esakuntzaz oar au egiten du Larrasketa'k: «Au debut du XIX.e siècle, le bien d'Etchahunia avait, selon la vieille matrice cadastrale de Barcus, une étendue de près de 29 hectares, comprenant une maison et deux granges, une bonne partie de ses terres en prés et labours avec une petite vigne, 3 piéces de futaie et 5 pieces de landes ou de pature». (XIX'garren mende-asieran Etxahunia'ren ondasun ziran Barkoxe'ko katastro zaharraren arabera etxe bat eta bi garate (1), lurralde parte aundi bat belardi eta sorotan emanak mahasti txipi batekin, iru sail arboladi eta bost sail otalurretan (2) eta larretan (3), danera ia 29 hektareako zabalera osatuz. «Ezari ninak» (nianak) = jarri nuenak.
Bigarren neurtitzean: «Sar enendin» = sar ez nendin. «Gai oroz» = gauero. «Borthak diztatzü esteki» = ateak dizkit itxi. «Diztatzü» alokutiva tankerako aditz-jokoa dugu. Campion'ek onela irabiatzen du: diztatzü (arek dizkit), diztatzie (aiek dizkidate). Nik aurrenean ez nuen ongi ulertzen ahapaldi au, uste bainuen Etxahun bere emaztearekin ari zela neurtitz auetan. Onela, pentsatu nuen «diztatzü» ez ote zen «deiztatzü» (dizkidazu) aldatzailleek oker emana eta lojika onek eraginda, lenen neurtitzeko «ninak» aditz-jokoa zentzu onekin ezin baitzen egokitu uste izan nuen «nina = gros enfant» (niño hermoso) izan zitekeala. Orra, uste oker batek nola pilla ditzaken okerrak. Ene oker guztien argitasuna Mirande adiskideak itz oiekin eman zidan: «Diztatzü», dereizt (edo deizt)-en forma alokutivoa da, zukan, dudarik gabe. Beraz, zuen «dizkit» da, eta «ateak dizkit itxi» itzuli bear da. Ateak itxi dituena ez da ordea Etxahunen emaztea, bainan aren semea, «bere etxalde zabalean emaztearekin ezarri zuena». Iztegiek «esteki» edo «estekatu»ri «lier, attacher» (ligar, atar) itzulpena ematen diote, bainan kasu ontan ezta dudarik «itxi» esan nai duela, Mirande jaunak ere onela itzuli baitu. Zuberotar olerkariak jakin-erazten dit bestalde: «Izkuntza zaharretan askotan «-erei-» adizkerak usatzen dira orrela, «eman» sobreentendido izaki, eta oso jatorrak iduri zaizkit adizkera oiek. Adibidez: «Jinkoak de(r)eizüla egün hun», «Eskerrak dereitzüt», etc.». Alaber erabiltzen ditugu Gipuzkoa'n «Jainkoak'k dizula egun on», baiñan ez ainbat «eskerrak dizkizut».
Irugarren neurtitzean: «Ezpetzeion phenarik» = Ezpaitzion penarik (ematen). Iduritzen zitzaidan bezala Mirande jaunak baieztu dit adi-bearrezko verboa «ematen» dela. Ene adiskide maiteak, ahapaldi onen zalantzarik gel ez dakidan, prosazko itzulpena osorik ematen dit onela: «Ene etxalde zabalean zurekin ezarri nuenak (au da, nausi izateko), ni ez sartzeko, gauero ateak itxi dizkit, ez ziolaka penarik ematen nik aurrak zurekin utzi eta, ni eskean ibiltzera bidaltzeak...».
Lenengo neurtitzean: «Neionian» = nionean. Campion' ek onela irabiatae du: Neyon, zeneyon, zeyon, geneyon, zeneyuen, zeyuen.
Bigarren neurtitzean: «Nirezün» aditz-joko bitxia ageri zaigu. Ontaz idatzi nion Zuberotar Maixuari: «Campion'ek, alokutivotan, onen ordez «niezün» ematen du. Nundik, beraz, -r- bitxi ori? Erriak onela oguzten ote du? Ona iskribatzaille naparraren irabiakeia: Niezün, ziezün, giniezün, zieezien. Adizkera arruntean «neyen» (nien) izango litzake erabilli bearreko jokoa, baiñan ene ustez gaurko zuberoeran geiago erabilli bide da «nian» (nuen). Guztiontaz zer derizkiozu'?
Ona erantzuna: «Nirezün: -r- ori erratum bat da, «neien» (neen, nen) dativuaren forma alokutivoak nieia, nieiâ (edo nieña), eta «niezün» baitira, Campionek eman bezala, Bainan «r» bakuna zuberotarrek ez baitute batere ahoskatzen, zenbait aldiz bi vokalen artean, idaztean, ipintzen dute, bi vokalok hiato bat egiten ez dutela erakusteko (cf. konpara bedi goian «juran» formaz dioda)».
Irugarren neurtitzean: «Neskato» = neskame, mirabe, serbitzari. Itz onek neskatilla, neskatxa ere esan nai du, baiñan ez emen zentzuari igarri dakiokegunez. Ala ere, Mirande jaunaren iritziak ez digu batere kalterik egingo: «Neskato»: zuberotarrez beti «servante» da, ez sekula «jeune fille»; azken au «neskatila» da. (Neska itza ez dugu usatzen; «neskatxuna» bat, une fillette)». Larrasketa'k ere «neskato» servante à gages (neskame) itzultzen du bere iztegian eta Zuberoa'n beste zentzurik ez duela dio, eta Lhande'k «fillette» zentzua Laphurdi'rako eta Benaparroa'rako ematen du soilki.
Laugarren neurtitzean: «Sogizie» (so egizie) = begira ezazute. «Oartu (zaitezte)» ere itzul diteke, nik kasu ontan egin dudan bezala. «So ezazie» ere erabil zezakean egilleak, izan'ez baliaturik. Campion'ek eztakar «egin»en konjugaziñoa, baiñan dudarik gabe egizie = egizute da, kaso berberan «eraman» aditza «eramazie» konjugatzen baitu.
(1) Apika bi «sabai» izanen dira, ots, lenago aipatutako «grange à foin» edo belar-bordak.
(2) Eltze, larratz = páramo, terreno baldío, erial.
(3) Bazka = pasto.
XX
Lenengo neurtitzean: «Deiziet» (dizutet). Campion'ek onela konjugatzen du: DEIZIET, deizie, deiziegü, deizie. Irabiapen ontaz idazten nion Mirande'ri: Dakuskezun bezala, sigularreka eta pluraleko irugarren pertsonak eztute bereizkuntza morfolojikorik. Gipuzkeraz ere eztut uste erriak bereitzen duenik, baiñan bai gramatikak: dizute (sing.) eta dizute(t)e (plur.). Ez ote da orrelako bereizkuntzarik zuberoeraz? «Bai erantzun zidan euskaltzale zuberotarrak, «deizie» «él a vosotros» eta «ellos a vosotros» esan nai du. Ez dut uste
zubeoera idaztean ere, gipuzkeraren gisako bereizkuntza bat (dizute eta dizutee) egin izan denik. Baiezkoan, emen ere gramatikalarien asmakeria bat litzake».
Bigarren neurtitzean: «Süberte» = suerte. Laphurdi'n eta Benaparroa'n «zort(h)e» egiten dute, eztakit, ordea gaztelerazko «suerte»tik ala frantzeseko «sort»etik artuta. «Ue» diptongoa «o» biurtzea arrunta da gurean: Cuento = kontu, puerto = portu, hueste = oste, fuero = foru, prueba = proba, suela = zola, huerta = ortu, juego = joku e. a.
Irugarren neurtitzean: «Har ITZATZIE» = ar(tu) itzazute. Adizkera ontaz idazten nion gure adiskide onari: Campion'ek onela konjugatzen du: etzatzü, betza, ETZATZIE, betze (itzazu, bitza, itzazute, bitzate). Ba-dirudi «Itzatzie» forma errikoia dela eta «Etzatzie» literaturakoa. Zuzen al-nabil? Erantzuna: «Itzatzie»: nik ere ala esaten dut; bainan toki batzuetan Campion'en formak dira usatzen. Laphurtar klassikoan «Ietzatzie» da eta ie diptongoak e eta i eman dezake».
Laugarren neurtitzean: HETZAZ = aietzaz, aien bitartez. Aboski ontaz idazten nion Zuberotar euskaltzaleari: «Hetzaz», avec eux (con ellos) itzultzen du Lhande'k («Hetaz» aldakuntza ere ba-du). Gipuzkeraz AIEKIN esaten dugu «con ellos», baiñan AIETZAZ «sobre ellos» edo «acerca de ellos» da. «Aietzaz mintza» = hablar sobre ellos. «Aiekin egon» = estar con ellos. Ez al da Zuberoa'n HEKIN forma erabiltzen, gure «aiekin»en senide litzakeana? Bestalde, Campion'ek bere gramatikan HEYETZAZ, HEYEZ, HEZ, formak ematen dizkigu, de aquellos, con aquellos itzuliz. Orratx: alderdi batetik con itzultzen du eta bestetik de (sobre). Beraz, Campion'en arabera, ba-dirudi «pronombre demostrativo» onek bi zentzu dituela: Heyetzaz mintza = aietzaz mintza (hablar de ellos) eta aiekin mintza = hablar con ellos. Guzti au gogoan arturik, ze alde dago Etxahun'ek eta Campion'ek ematen dizkigun formen artean? Berdiñak al-dira ala ez? Esangura bat ala bi dituzte?
Ona, Maixua'ren erantzuna: «Hetzaz» ez da zeazki «avec» (guk ere hekin (heiekin) baitarabilagu kasu orretan), bainan esan nai du, geienetan, «au sujet de» (a propósito de, con motivo de), baita ere «au moyen de» (mediante, por medio de), eta azken zentzu au dauka emen. Bainan Campionek esan bezala: hetzaz mintza = parler d'eux (hablar de ellos); hekin mintza = parler avec eux». (Irakurlea oartuko zen noski Campion'ek eztuela bereizkuntza garbi au egiten, baizik «heyetzaz» forma itzultzen duela bi modutara. Emen, gure adiskideari, naigabe, «lapsus calami» bat labaindu zaio).
XXI
Lenengo neurtitzean: «Dereñat» = diñat. Campion'ek ordea «diñat» forma laburtua ematen du, onela irabiatuz: DEÑAT, deiñ, deñagü, deñe (diñat, din, diñagu, diten). Ene ustez, Gipuzkoa'ko «diten» forma gramatiketakoa da obeto erri-abokoa baiño. Onek, ene ustez, «diñe» geiago esan oi du, baiñan, oker egon ninteke. «Alhaba bakhotxa» = alaba bakarra. Ene ustez Gipuzkoa'n bakarrik galdu du zentzu au zearo bakotxa'k (Gip. bakoitza), baiñan, toponimian gelditzen zaizkigu erakuspenak, esaterako. Pagobakoitza iturria Urbia'ko zelai zoragarrietan.
Bigarren neurtitzeko «Diñan» eztakit zein aditz-joko izan diteken iskribatzen nion ene adiskide maiteari. Aditza izatekotan, ba-dirudi «dünan» (denan = dezun) bear lukela izan, «diñan» (ala gipuzkeraz nola Zuberoeraz) irugarren pertsonaren ezaugarri baita. Baiñan, Etxahun bere alabari zuzenki mintzatzen ari zaio. Bestalde, ez dirudi «diña» = digno izan ditekenik. Erantzuna: «Diñan» bai, aditza da, forma allokutivoa; eta «dün» ena, ain zuzen; erlativoan (ots «que tu, mujer, tienes»). Eta Etxahun alabari zuzenki mintzo delako, ain zuzen ere, bortxatu da forma allokutivoak erabiltzera».
Irugarren neurtitzeko: KREINTA frantzeseko «crainte» (temor)'etik artua da, Gramatikaren arabera «Jinkuen kreinta» = temor de los dioses litzake, noski. «Jinkuaren» bear luke esan. Nik «Jaungoiko(aren) bildurra» itzuli bearrean, «Jaungoiko sukarra» itzuli dut puntuaren obe bearrez.
Laugarren neurtitzean «Senharraren hun izan» senarrarentzat on izan.
XXII
Bigarren neurtitzean: «ezin-bestia». Lhande'k onela itzultzen du «ezin-beste»: «transe, difficulté, impuissance». Ikus ditekeanez nik puntuaren eskabidez libreki itzuli dut.
Irugarren neurtitzean: GOIHERA. Lhande'k onela itzultzen du itz au: «au haut, su sommet, au-dessus» (en alto, en la cumbre, encima). Beraz, onela itzuliko genduke neurtitz au: «Ire etsaiek parra suelto egin ditek» (lit. «aixa goratzen dute parra»). Lhande'k berak «goihara» aldakizunean dio: «Irri goihara» = rire facile.
XXIII
Lenengo neurtitzean: «Izan nüzü» = izan naiz, alokutivo eran. Campion'ek onela irabiatzen du: nüzü, düzu, gütüzü, dütüzü. Jondane Jaka = Santiago de Compostela. Lorena = Loreto; Italia'ko Ancona errialdeko iria, erromesen biltaki ezaguna, bertan beneratzen den Ama-Birjiña'gatik.
Irugarren neurtitzean: beniz = bait-naiz.
XXIV
Lenengo neurtitzean: «zuri gomendatzen nüzü», dudarik gabe gramatika legez gaizki erabillia dago, «zuri»k dativoko adizkera eskatzen baitu, baiñan aspaldi zaharretik mintzaira au zillegi da iparraldeko errialdetan. Beraz, gramatika zentzuz emen erabilli bear litzaken aditz-jokoa «nitzaizü» = (natzaizu) da. Onela: «Zuri gomendatzen nitzaizü». Campion'ek onela konjugatzen du aativoko bigarren pertsona: nitzaizü, zaizü, gitzaizü, zaitzü. Gipuzkeraz: natzaizu, zaizu, gatzai(zki)zu, zaizkizu.
Bigarren neurtitzean: EZI. Lhande'k «donc, puisque» = (pues, ya que) itzultzen dizu Zuberoa'ko mintzairan. «Lagünguak» = laguntasunak. «Akabi ziztadatzü» = bukatu (akabatu, amaitu, akitu) zaizkit. Etxahun'ek alokutivo eran darabil aditzaren dativoko lenengo pertsonaren ezaungarria bikoiztuta. Campion'ek, dativo bakarrarekin «ziztatzü» ematen du. Zitazü = zait (alok.) eta ziztatzü = zaizkit (alok.). Adizkera arruntak oetxek dira: zaitzait, zait, zitzaiztaye, zaizt. Gipuzkeraz: zatzait, zait, zatzaizkit, zaizkit.
Laugarren neurtitzean: «Gal lotsaz» = gal bildurrez. «Ba-nuazü» = ba-noa, alokutivo eran. Campion'ek onela irabiatzen du: noazü, doazil, goatzü, doatzü.
XXV
Lendabiziko neurtitzean: «Khantore HORIK huntü dütüt». Ontaz idazten nion Mirande adiskideari: «Campion'ek bere gramatikan dionez, HORIK forma pasivoa da soilki eta emen aktivoan erabillia dago. Egille onen aburuz HOYEK da forma aktivu bakarra. Nik, ordea, eztut uste Etxahun orrelako okerrean eror zitekeanik. Ez ote da Campion okerrean dagoena? Urrengo neurtitzaren bigarren hemistikioa, ordea, Campion'en arabera erabillia dago: «hoiek (khantoreak) ezari (nütian) heñian», adigarri gelditzen den aditz jokoa aktivoa baita. Eskertuko nizuke HORIK-HOYEK'en pasivutasun-aktivutasunaz zerbait esango ba'zenit».
Ona, Maixuaren erantzuna: «khantore horik huntü dütüt». Bai, «horik» (hoik, oguzten dugu) forma pasivoa da (edo obeto esan, nominativoa) bainan emen forma ori da egoki. Forma aktivoa, «horiek» = (hoiek, mintzoz) adibidez kasu hortan erabil genezake: «khantore horiek entzüler erri egin eraziko die».
Bigarren neurtitzeko ABIUN aditz-izenaz iskribatzen nion ene lagun onari ez dudala sekula entzun eta iztegiek eztakartela, baiñan dirudienez «abiatu»ren senide dela. Ona erantzuna: «Abiun» = «abio+an»; ABIO itza korrientea da, «abiatzea, abiaera» esan nai du; abiun abiatzeko, joaiteko, partitzeko puntuan».
Bigarren neurtitzean ere: «ezari heñian» = jarri nituen puntuan edo momentuan. Lhande'k «terme, moment, occasion» itzultzen du HEIN. Ez gira hein hortan oraino, nous n'en sommes pas encore a ce point. Hiltzeko heinean, sur le point de mourir.
Irugarren neurtitzean: «Hil ba'nendi», forma au euskera komuna genduen lenago, baiñan aspaldi ontan, ene ustez, gipuzkerak du galduena. Ordez, «ilko ba'nintz» darabilgu.
Laugarren neurtitzean: «Ditzatzien» = ditzazuten. Campion'ek «detzatzien» darabil. Onela: detzadan, detzatzün, detzen, detzagün, DETZATZIEN, ditzen (ditzadan, ditzazun, ditzan, ditzagun, ditzazuten, ditzaten), Ene itzulpenean «kanta ditzaten» (irugarren pertsonan) ezarri dut neurriak bearturik.
Laugarren neurtitzeko ORHITMENTXIAN, gure «oroimenean» da. Larrasketa'k «en souvenir, en mémoire de» itzultzen du. Zalantzarik gabe itz au «orhitmentxa»tik dator, baiñan nola diteke galdetzen nion zuberotar adiskideari itz ontatik «orhitmentxian» sortzea? Gure formaziño legez «orhitmentxan» sortuko litzake, Zuberoa'ko euskerak ez al dio lege oni jarraitzen? «Orhimentxian», «orhitmentxu»k emango luke noski, baiñan, forma au ezta iztegietan ageri.
Maixuak: «Orhimentxian»: ez dakit forma au denez zuzena, ala «orhimentxan»; itz arradoa da, eta geienetan pluraletan usatzen dugu (usatzen dugunean): «orhimentxetan». Ba dirudi beraz forma jatorrizkoa «orhimentxa», «orhimentxe» edo «orhimentx» dela, bainan ez «orhimentxü», orduan pluralean «orhimentxietan» bailitzake. Atzizkia «tza» litzake lapurtarrez; bainan atzizki ori guk askotan «tze» biurtzen dugu, ala nota «heriotza», zub. «heriotze» (1). Bestalde, ba da zuberotar atzizki bat, aski bakana, -tx, ala nola: «baratx» (= geldi) adverbativoa («bara-tü»'tik = esp. parar). Alarik ere nik uste dut aipu dugun itzean, atzizkia «-txe» dela, = -tze, lap. -tza.
N. b.: Ene aitak diost berak forma mugatu gabea «orhimentxa» esango lukela. Arrazoi duke: cfl.: librantxa».
(1) Oker ezpa'naiz, Oiartzun'en asi eta azken sorkalderaiño «heriotze» esan oi da.
Bi berset dolorusik
Bertso batzuek oiñazez
I
Bi berset dalorusik nahi tizüt khantatü,
Plazer düzielarik, jente hunak, behatü.
Berrogei-ta-lau urthez naie persegitü,
Nun etzeitadanin familia jelostü.
Oroz arnegatürik nahi nüzü abiatu.
Bertso batzuk oiñazez nai ditut kantatu,
Atsegin ba'zaizute, kristauak, aditu:
Berrogeitalau urtez naute persegitu,
Fameliak begitan baininduen artu.
Etsi-etsi eginda nai dut abiatu.
II
Ene persegitzien hatsarria zer zen,
Egia den bezala deiziet erranen:
Aita batek zian ogen han bere haurraren,
Haren egiterik gabe amak nündila sorthü ükhen,
Ezpenintzeon aski jiten zeiztan primajen.
Ene pertsekuzio asiera aditu,
Egia den bezala, orra nik kantatu:
Aitak bere aurrari kulpa au arkitu:
Amak besteren aziz ninduela sortu,
Oiñordetzarako ni ez gai iruditu.
III
Ni, gazte denboran, ez lagunak bezala:
Hurak libertitzen, ni nigarrez ardüra.
Entzün ninin egüzaitak aita bildü zeitala
Bere hiru etxaltez ene desprimützera,
Jarri nintzan hüllan fi-gaxto egitera.
Ni gazte denboran ez lagunen iduri,
Aiek jolasean da, ni negarrez sarri.
Aitajaunak bultzata, aitak erabaki,
Bere iru etxaldez gabe uztea ni.
Orduan etsi nion bizi bearrari!
IV
Hartü nin emaztia aitak haitatia,
Ustez egiten nin hareki bakia;
Bena egin beitzin haren althe jartia,
Eginerazi nin funtsen partajia,
Presu jan-erazteko amak ützi phartia.
Aitak autaturik nun artu emaztia,
Ustez eiten nuela arekin pakia.
Baiñan artu baitzuen aren alderdia,
Egin-erazi nuen lurren zabaltzia,
Giltzapean jateko amaren partia
V
Ni Ajena'n libratü, atsaien artin sarthü:
Hunak galdürik, haurrak dohakabe baratü.
Eni hen ekhustik odola alteratü;
Egitate trixte bat hartarik heltü:
Jüstiziak harzara ni presu arra-hartü.
Age'dik libratuta, etsaienganatu:
Aurrak zorigaitzean, ondasunak galdu!
Aiek ikusiz, neri odola kixkaldu:
Egiteko triste bat onetatik sortu.
Justiziak ninduen berriz preso artu!
VI
Hamasei jakiletan zortzi faltsü ba-nütin,
Her behatü ba'lira, galtzia segür nin.
Zelüko Jaunari hitz neion egin,
Jaun haien esküti libre ezarten ba'nündin,
Ebilien nintzala Jinkuaren bidin.
Amasei testigutan zortzi ziren jaltsu,
Aiek aintzat arturik, ni erin salbatu.
Zeruko Jaunari nik orduan agindu,
Jaun aien eskutatik ba'nintza libratu,
Bere legea artuko nuela elburu.
VII
Etsaier pharkatzen düt, eni ogen egiler,
Hala-nula Jesüs'ek egin zian berer.
Bena eztüt pharkatüren ene hunak dütiener,
Ezpa'tie errendatzen ene haur dohakaber:
Berset horrez mintzo niz küñat eta aurhider.
Nere etsaientzako daukat barkapena,
Jesus'ek ikasbide eman zun bezela.
Etxekoekin ezin jokatu orrela,
Ezpa'die ene aurrei biurtzen berena:
Koiñatu-senideek uler dezatela!
VIII
Bi urthez Ajena'n libre nintzala ustez;
Bena aita ez orano ase mendekatzez:
Jaun haiek ükhen zien otoritatez
Presu begiratzeko, librantxarik gabez,
Eta ere edüki hamar hilabetez.
Bi urtekin Agen'en nintzan libratu ustez;
Baiñan aita ez ase neri gaitz egitez:
Jaun aiek izan zuten aginte-indarrez
Preso iraun-azteko, ni libre utzi ez.
Euki ninduten beste amar hiabetez.
IX
Ene lehen aizua, eskandal gaxtua,
Hürrüntü zaikek orai ene ephantxügua:
Utzi-ezak ingoiti ene emazte gaxua:
Ba-dik hire ganik aski doha-gaxtua:
Eztizoiala galeraz, senharra ta Jinkua.
Ene lenen auzoa, eskandaluzkua,
Urrunduko zaik orain nere oztopua:
Nere andre gaixoa utzirikan ua;
Ba-dik igandik aski izena loitua,
Etzaiokela kendu senar ta Jainkva.
X
Abel'en denborati bethi da jarraiki,
Jinkuk haitatik oro khürütxiareki:
Oro hartzen tizüt boztarioeki,
Mündien huñ-petan nagolarik ümilki:
Haur maitik, hitz horrez orhit zitie bethi.
Abelen denboratik jarritako legez,
Gizonek daramate gurutzea nekez:
Denak eramateko borondate onez.
Arrastaka bizi naiz, ezpaiñak otoitzez:
Aur maiteak oroit nik orain esan itzez.
XI
Musde Alkhat Barkoxe, zütan dit sinheste,
Zuri egiten deizüt ene photerez trite,
Ene haur dothe gaber aita jar zakhitze,
Heen tritez balia ene etsaien kuntre:
Zure karitatia Jinkuk ohart düke.
Musde Alkhat Barkoxe, zugan dut siniste,
Zuri egiten dizut nere eskubide:
Ene aur murriztuen aita izan zaite,
Gure etsaien aurrean egon zaitez tente,
Jainkoak ordainduko dizu, adiskide.
XII
Espiritü Saintia, dohakaben süstengia,
Zuri egiten deizüt haurren gomendia;
Ezpetzaie faltatüko hersiki izatia,
Erakuts izezü saintüki bizitzia,
Beste mündin dezen goza alegrantzia.
Izpiritu-Santua, doakabe-zurkaitz,
Ene aurrak zaitzeko eske etorri naiz;
Mundu ontan izango baitute aski gaitz,
Okertu ez ditezen indar eman garaiz,
Zeruko atsegiñaz goxatzeko noizpait.
XIII
Hunik eztit nahi, ez eta uhurerik,
Mündü huntan gozatü, Jinkua bera baizik.
Adio huntarzünak bai eta uhurik,
Askazi, adiskide, haurrak eta bestik,
Oro üzten zütiet, jerraikitzeko Jesüs-Krist.
Ontasun-ohorerik ez dizut gogoko,
Jaungoikoa aski dut, Beraz goxatzeko.
Adio ogasunak eta gaiñerako,
Askazi, adiskide, aurrak, bein-betiko,
Denok uzten zaitutet, Kristo jarraitzeko.
XIV
Alhaba, etxekan üsatü kundüta,
Kuñater beria eman, haurrer Jinkuen kreinta,
Senharraren hun izan, zaharrak errespeta;
Plegadi gazteti nahi-gabe orota,
Gaxkiti begira, Jinkua so beita.
Alaba, eutsi lengo jokabideari,
Koñatu ta aurrekin zintzo porta adi;
Senarra maite eta zaharrak erruki,
Naigabe guzitara makurtu apalki,
Jainkoa beira baita, ez txarkeriz ari.
XV
Barkoxtarrak, adio, zaharrak eta gaztiak,
Jente praubiari urrikaltzen zidienak,
Zien gomendian üzten tüt gaxo haurrak,
Lagünguarik gabe diren malerusak,
Jinkuk orhit tüke ziek egin hunkiak.
Barkoxtarrak, adio, zarrak ta gaztiak,
Jende pobrez kupitzen zeraten guziak:
Zuen ardurapean uzten ditut aurrak,
Laguntasunik gabe dauden gizaxuak,
Jainkoak dizkizute emango ordaiñak.
XVII
Ene seme-alhabak, haur gaxuk, adio!
Josafat'eko sohun arra-ekhus artio!
Ukhena gati bizin aphür bat eskernio,
Edükazie Jinkuai bethi amodio,
Sendotüren deitzie zien zaurik oro.
Agur, seme-alabak, diozutet triste,
Josafat-ibarrean berriz ikus arte,
Izanarren bizian zenbait atsekabe,
Jaungoikoa zazute biotzetik maite.
Zauriak sendatzeko urbil zakizkiote!
Bi berset dolorusik
Bertso batzuek oiñazez
(ERASKIÑA)
I
Bost urthez presutegin egon niz inozenki;
Emaztia xalanteki; ni harez izan jelosi
Anaie batek betzeiztan bi lekhü ordeñüz ützi,
Aurhidek zeiztaden hurak fraudaz ebatsi,
Haren ordeñü hunak beitzütien galerazi.
Bost urtez baitegian egon naiz tristeki,
Andreak maitaria; espak erretzen ni.
Testamentuan bi lur anai batek utzi,
Senide batzuk aiek engaiñuz ebatsi,
Aren testamentua baitzuten gal-azi.
II
Gaztelin nintzalarik biziaz etsitürik,
Hitz-eman ükhen neion, sendo nentzan, Jinkuari,
Utziren nütila hunak eta uhuriak
Müdüko plazerak, haur eta emaztiak,
Eta jarraikiren zelüko bidia.
Baitegian nintzala etsirik zearo,
Jaunari itz-eman nion, sendatu ezkero,
Lurreko ontasunak nitula utziko,
Aurrak, emakumeak, atsegiñak oro,
Zeruko bideari gogoz jarraitzeko,
III
Zelüko Erregia, jin düzü mementua:
Etxekitzera nuazü egin neizün botua;
Kuntre nin denboran ene lagün gaxtua
Zük altxatü zünin ene althe besua,
Bestela presutegin hil behar nin, gaxua.
Zeruko Erregea, orra momentua
Kunplitzera nijoa ein nizun botua;
Kontra nuen denboran ene etsai gaiztua
Zuk nere alde altxa zenduen besua,
Bestela baitegian nintzan iltzekua.
IV
Gaxo ene lagüna, urthuki nündüzuna,
Pharkatürik dükezü zuk egin ogena.
Edükazü prüdenki alharguntsa zuzena
Eta haurrer egiezü bethi zure ahala,
Egün batez gitin jünta algarrekila.
Ene lagun gaixoa, bota ninduzana,
Barkatuko al-zaizu zuk egin ogena.
Zaitez zuzena nota oi den alarguna,
Aurrekin erabilli zure ahalmena,
Egun batez alkartu zaitezten nigana.
V
Hainbeste phena eta nahi gabeki,
Ezpenintzan ebili Jinkuaren bideti,
Deliberatü ukhen dit juaitia pelegri,
Adio sekülakoz erranik herriari,
Haur gaxo hoien aldiz gumendatzen Jinkuari.
Ainbeste pena eta atsekabe larri,
Ezpainion jarraitu Jainko-bideari.
Erromes joatea dut orain erabaki,
Esanik sekulako agur erriari,
Aur gaixo oien alde erreguz Jaunari.
I
Lenengo neurtitzean: «Bi berset dolorusik». Esaera au eztago berdin-berdiñean itzultzerik gipuzkerara, «dolorusik» forma mugatugabean ezpaitugu erabiltzen. Beraz, esangura zerbait aldaturik «bi bertso tristerik» esan bearko genduke eta «bi»ren zentzua kasu ontan idurizkoa dela gogoan arturik «bertso batzuek tristerik». Alabaiña, naiago izan dugu «dolorus»en zentzua douloureux (doloroso) itzultzen du Lhande'k oso-osoan errespetatu eta onegatik «bertso batzuk oiñazez» itzuli dugu.
Lenengo neurtitzean ere: «nohi tizüt» (tizüt = ditizüt). Alokutivo erako konjugaziñoa «dütüt» (ditut) objetivoari dagokiona. Onela irabiatzen da Compion'ek dakarrenez: DITIZÜT, ditizü, ditizügü, ditizie.
Bigarren neurtitzean: «duzielarik» = duzutelarik. Onela irabiatzen du Campion'ek: d(üt)üt, d(üt)üzü, d(üt)ü, d(üt)ügü, D(ÜT)ÜZIE, d(üt)ie.
Bigarren neurtitzean ere: «behatü» (entzun) da dativu intransitivoan (behatu natzaio = le he escuchado) eta dativu transitivoan (behatu diot = begiratu diot) «regarder» (mirar). Ikus ontaz esandakoak «BI AMA-ALHABA»ren lenengo ahapaldian.
Irugarren neurtitzean: «Berrogei-ta-lau» (urthez). «Berrogei eta bi», d'après une autre version (beste aldakizun baten arabera) dio Larrasketa'k.
Irugarren neurtitzean ere: «naie» = naute. Onela irabiatzen da Campion'ek dakarrenez: naizü, nai, naizie, NAYE (nauzu, nau, nauzute, naute).
Laugarren neurtitzean: «etzeitadanin» = ez zitzaidanean. Ontaz iskribatzen nion zuberatar euskaltzaleari: pasivo eran eta bi dativoekin erabillia dago zalantzarik gabe. Campion'ek dativu bakarrarekin ematen du oi bezala: zintzeitan, ZEITAN, zintzeiztaden, zeiztan (zintzaidan, zitzaidan, zintzaizkidan, zitzaizkidan). Alabaiña, forma jatorrena eta egokiena ZEREITAN dela uste dut (ontan okerrean nengoen dudarik gabe). Ona bere erantzupen zuhurra: «Etzeitadanin»: bai, ikusi duzun bezala, pasivo eran eta bi dativaekin, pleonastikoki, erabillia da. Bainan ez dut uste jatorrizko forma ZEREITAN dela, au aktivoa baita (gure «zidan»i dagokiona), (Lap. kl. «zerautan»). Jatorrizka forma ZAITAN zen noski». Gero, laugarren neurtitzaren zentzuaz onela idazten nion: «Nun etzeitadanin familia jelostü». Itzez-itz: «nun etzitzaidanen famelia inbiriatu». Neurtitz onek eztirudi bere lagunekin ondo lotzen denik. Nik Onela itzuli dut: «Famelikoak bekaitz baitzidaten artu». Eta librexeago obeto gelditzen baita emanez: «Fameliak begitan baininduen artu». Eztut uste gure koblariaren ideia gaizki interpretatzen dudanik, baiñan, ala ta guziz ere zure iritzia ezagutu nai nuke. Pettar-euskaltzaleak erantzuki: «Nun etzeitadanin familia jelostü»: «jeslostü», ez du emen «bekaitztu», «inbiriatu» esan nai, bainan «begitan artu»; beraz zure itzulpen au ongi dator: «fameliak begitan baininduen artu».
Boskarren neurtitzean: «arnegatürik», désesperé, itzultzen du Larrasketa'k. «Nahi nüzü» (nahi niz), alokutivo eran. Gipuzkeraz «nai dut» (det). Onela irabiatzen da Campion'en arabera: nüzü, düzu, gütüzü, dütüzü.
II
Lenengo neurtitzean: «Hatsarria» = asiera. Lhande'k aldakizunok ematen ditu: «hatsapen, hatsarre, hatsarren, hatsari, hatse, hatsapen, commencement, principe, origine» itzuliaz.
Bigarren neurtitzean: «Deiziet» = dizutet. Onela konjugatzen da Campion'ek dakarrenez: DEI(T)ZIET, dei(t)zie, dei(t)ziegü, dei(t)zte di(zki)zutet, di(zki)zute, di(zki)zutegu, di(zki)zutee.
Inigarren neurtitzean: «Zian» = zuen. Onela irabiatzen du Campion'ek: n(üt)ian, zün(t)ian, Z(ÜT)IAN, gun(t)ian, zün(t)ien, z(üt)ien. Gipuzkeraz: n(it)uen, zen(it)uen, z(it)uen, gen(it)uen, zen(it)u(z)ten, z(it)u(z)ten. «Haurraren» = aurrarentzat, aurraganako.
Laugarren neurtitzean: «Nündila» (nündiala) = ninduela. Onela konjugatzen du Campion'ek: nündüzün, NÜNDIAN, nündüzien, nündien (ninduzun, ninduen, ninduzuten, ninduten). Neurtiz au libre xamar itzuli dut. Itzez-itz litzake: «Aren (aitaren) egiterik gabe amak ninduela sortu izan». Puntuaren eskabidez onela eman dut: Amak besteren aziz ninduela sortu. Letra liferentetan ideia berbera.
Boskarren neurtitza korapillotsua da ziñez. EZPENINTZEON jokaldi eraskindunaz lerro auek egin nizkion Zuberotar euskalari aundiari: «Ezpenintzeon» = ezpainintzaion da dudarik gabe, baiñan Campion'ek NINTZEYON dakar «nintzeon»en ordez. Onela konjugatzen du: nintzeyon, zintzeyon, zeyon, gintzeyon, zintzeyuen, zeitzan (nintzaion, zintzaion, zitzaion gintzai(zki)on, zintzaizkion, zitzaizkion). Erantzuna: «Ezpenintzeon = ez-painintzaion. Campionek eman forma (nintzeyon) egoki da, bainan zaar antzekoa; gero nintzeon = nintzon... Azken forma au dugu komunzki usatzen mintzatzean».
ZEIZTAN = zitzaizkidan, Campion'ek onela irabiatzen du: zintzeitan, zeitan, zintzeiztaden, ZEIZTAN (zintzaidan, zitzaidan, zintzaizkidan, zitzaizkidan). Komeni da ongi bereiztea ZEITAN-ZEIZTAN aktivoak eta pasivoak. Aktivuak aditz-jokuok ematen ditu: zenei(z)tan, ZEI(Z)TAN, zenei(z)tayen, zei(z)tayen. Noski, aktivuko forma zaharrak zenerei(z)tan, zerei(z)tan, zenerei(z)tayen, zerei(z)tayen dira eta ontaz ez dago nahasterik «zei(z)tan» pasivoaren eta «zerei(z)tan» aktivoaren artean. Aktivuko formak gipuzkeraz onela dira: zenlizki)dan, zi(zki)dan, zeni(zki)daten, zi(zki)daten.
PRIMAJEN esakunaz idatzi nion ene adiskideari: Itz au Larrasketek «pour les legs d'héritage» itzultzen du. Jakiña, itzulpen au libertade aunditxoz emana dago. Seguru aski, «primajen»ek, Lhandek eta Larrasketek ez dakarten «primaje» delako itza dute oiñarritzat eta au «primago» edo «primantza»ren kidekoa dateke (ba'liteke ere «primaje» ez oguztea, «primaj» baizik). Orain arteko datoez balianturik, nik gutxi gora-bera onela interpretatzen dut neurtitz su: «Ezpainintzaion aski (iruditzen) tokatzen zizaizkidan primagoentzat». Neurtitz ontan gogoan ar dezagun «iruditzen» esaldi laguntzaille bezala sartu dugula. «Jiten» = etortzen da, baiñan emen obeto «corresponder» esan nai du. Beraz, «tokatzen zitzaizkidan»en ordez «zekozkidan» ere ezar dezakegu. Primaje = primago delarik, primajen = primagoentzat.
Jon Mirande'k guztiontaz esan zidan: «Jiten zeiztan primajen», singularrean erabiliz «primugoa» da; pluralean, zentzu konkretu bat artzen du, eta Larrasketen itzulpena zuzen da beraz (legs). Dena dela, neurtitza oso ederki eta naiko literalki itzuli duzu (itz-erroa ez da «primaj» zuberotar phonetikak beste euskalkienak dirudi ez baitu -j'ik jasaiten; «primaje» da)».
Puntuaren eskabidez ordea, Etxahun'en itzetik apartatu bear izan dut itzulpenean, onela emanez: «Oiñordetzarako ni ez gai iruditu». Beste soluziñio auek gogaratu zitzaizkidan: «Oiñordetzarako ni gutxi iruditu», «Oiñordetzarako gai ni ez nai aitortu», «Ondorengotzat ez nai ark ni ontzat artu», «Ezpaininduen nai ark jabegai autatu» eta beste zenbait gonbinaziño tankera ontakoak. Mirande'k, «Joanak-Joan»erako itzulpen libre au egin zidan: «Aren ondorengotzat gai ezpainindaukan».
III
Irugarren neurtitzean: «Ninin» (nianian) = nuenean. «Bildü» aditz-izenak ene ustez emen Lhande'ren iztegiko zazpigarren zentzua dauka, ots, «gagner qqu'un (à une idée)», alegia, norbait ideia batera irabazi. Adigarri au ematen du: Lausenguz errexki bil daiteke = on peu le gagner aisement par la flatterie. «Zeitala» (zereitala)
zidala. Campion'ek onela irabiatzen du: zenei(z)tan, zei(z)tan, zenei(z)tayen, zei(z)tayen; zeni(zki)dan, zi(zki)dan, zeni(zki)daten, zi(zki)daten. Beraz, «bildü zeitala» = irabazi zidala.
Boskarren neurtitzean: «Hüllan» (hurran), «presque, sur le point de, au moment de» (casi, a punto de, en el rnomento de). «Fi-gaxto» (egin), norbere burua iltzea.
IV
Lenengo neurtitzean: «Haitatia» = autatua, berexia, aukeratua.
Bigarren neurtitzean: «Hareki» aitarekin ulertu bear dela iruditzen zitzaidan, baiñan, ala ta guziz ere bere itzaren segurantzia eskatu nion Mirande'ri eta onek: «bai, Eixahun bearen aitaz mintzo da, segurki».
Irugarren neurtitzean: «Beitzin» (beitzian) = baitzuen. «Haren althe»: Emaztearen alde, ots, Engrazi'ren alde interpretatu bear dela uste dut idazten nion M-Aiphasorotarrari. Bestetxo: «alt(h)e» -h- kin eta -h- gabe agertu oi da zuberoeraz. Nola derizkiozu obeki? Ona erantzuna: «Haren althe», bai, emen, «emaztearen althe» da. Ez dut ezagutzen -h- gabeko variantea. Bainan esan bear dizut zuen «alde» bitara itzultzen dugula: 1º. «en favor de» denean, emen bezala, «althe» erabiltzen dugu; 2º. lekua, tokia, adierazten duenean, guk ere «alde» erabiltzen dugu, adibidez: alde-gaiñean = goialdean; aldepean =
azpialdean, azpian. Ez dakit berezkuntza ori Zuberoa guztian egiten denetz; gurean bai, bethi». Nik ba-nuen berezkuntza onen susmurra, baiñan, Lhande'ren iztegiko «Althe» itzak nahaste pittin bat sortu zidan, itz au «en faveur de» eta «region, parage» itzultzen baitu, naiz-ta azken onen adigarritzat «Atharratzaltia eta Paris-altia» eman -h- gabe. Bestalde, Nurbaiten althe jarri = prendre le parti de quelqu'un» (ponerse a favor de alguno). Esango nuke, ordea, Mirande'k ematen digun «alde» baiño «alte» dela zuberotarragoa, bertako toponimian ala ageri baitzaigu. Erronkari'n ere «alte» esan oi da eta ez «alde». Laugarren neurtitzean: «Nin» (nian) = nuen.
Laugarren eta boskarren neurtitzak diote: «Egin-erazi nin funtsen partajia, presu jan-erazteko amak ützi phartia». Ontaz iskribatu nion Jon Mirande adiskideari: Zer esan nai ote du Etxahun'ek bi neurtitz onetan? Bere etxaldeen partitzea egin-erazi zuen berak, jakiña, aitak beartuta, ezpaitzezakean bere gogoz egin olakorik. Baiñan zer motibu erabilli zuten etxekoek bearkizun ontarako? Zer esan nai du «presu jan-erazteko amak ützi phartia» itzen bitartez? Alegia, auzitegiko eta kartzelako gastuen ordaingarri beartu zutela berari zegokion ondorengotza uztea? Ona gure euskalariaren erantzuna:
«Eginerazi nin funtsen partajia, etc...»: Amak utzi ontasunez mintzo da Etxahun. Ontasun oik (lur, edo diru?), etxean, usantza komunerako uzteko ordez kostuma den bezala Zuberoan senideak elkarren artean akort direnean, Etxahunek etxekoentzat asarre zelako: aitaren, emaztearen, anaiaren bere partea erreklamatu zuen, legeak zuzena ematen zion bezala. Eta gero ironeiaz beraren buruarent |