|
Manifestu
Komunistari keinu eginez hasi zen Zantzoa aldizkariaren aurreneko
zenbakia, 1996ko udazkenean: "Mamu batek zeharkatzen du Arratia:
literaturaren mamuak". Arteako Gazteak eta Arratiako Gazte Elkartearen
laguntza eskertzen zuten beti taldeko zazpi egileek: Shaktale
(Aritz Zubiate), Okendo (Nagore Amondarain), Stanley (Igor Estankona),
B.A.B.A. (Kepa Betzuen), Iragorri (Iker Iurrebaso), Artipa! (Borja
Estankona) eta maketatzaile lanetan Mak (Matxalen Legarreta).
Argitaratu zituzten bost aleetan poemak dira kopuruz nabarmen
nagusi, tipografia molde ugariz konposatuak. Hurrenkera honetan
agertu ziren lehen lau zenbakiak: 1996ko udazkenean eta 1997ko
udabarrian, udagoienean eta neguan; azkena ontzeak, ostera, urtebete
eskatu zuen, 1998ko neguan. Idazle asko itzuli eta aipatu zaleak
ziren Zantzoakoak: Brecht, Pessoa, Garcia Lorca, Cortazar, Rodari,
Dario, Poe, Espriu, Suarez, Kavafis, Diego, Aresti, Atxaga eta,
batez ere, Sarrionandia
|